PIZTU DA LEHENBIZIKO ALARMA

Informazio faseko irudia.
Lehenbiziko alarma piztu da. Edo piztu dute. Iruñeko Alde Zaharreko enpresa batean, hain zuzen ere. Eta oraingoz ez dugu datu gehiagorik emanen, Piztu Alarma tresnaren lehenbiziko fasean sartuta gaude, informazio fasean, eta fase horretan alarma piztu den tokiko taldeari dagokio ahalik eta informazio gehien jasotzea.

Piztu Alarmako komunitateko kideak alarma piztu zuen langilearekin egon dira eta orain arazoaren inguruko dokumentazioa eta frogak biltzen saiatzen ari dira. Gero, ikusiko dute ea enpresa horretan jende gehiago ote dagoen egoera berdinean, eta hala bada, kasua kolektibizatzen saiatuko dira.

Informazio fasea bukatuta, bigarren faseari ekinen zaio, negoziazio faseari. Horretan, enpresako nagusiarekin harremanetan jarriko gara eta arazoa konpontzeko akordioa proposatuko diogu. Arazoa konponduko balitz, primeran. Baina enpresak bere jarrerari eutsiko balio, eta langilearen eskubideak urratzen jarraituko balu, orduan mobilizazio fasera pasatuko ginateke.

Negoziazio faseko irudia.

Mobilizazio faseko irudia.

Iruzkinak