Zer?

Azken urteetako lan erreformek prekarietatean murgildu dituzte langile asko eta asko, enpresetako lan harremanak hankaz gora jarri dituzte, lan baldintzak okertu dituzte, eta gainera langileen aurkako botere abusuak ugaritu dituzte.

Eta abusu horiei guztiei aurre egiteko, PIZTU ALARMA izeneko tresna abiatu du LAB sindikatuak Iruñerrian. Hala, Iruñerriko auzo eta herrietan elkartasun komunitate bat osatu dugu, langileriaren sektore ahulek zein ohiko langile mugimendutik at daudenek pairatzen dituzten eskubide urraketak eta abusuak detektatzeko, salatzeko eta langileei babesa emateko.

PIZTU ALARMA tresna aktibo berria izanen da Iruñerrian, baina ez da ideia berria. Ipar Euskal Herrian ezartzen ari diren erreforma neoliberalak  (Macron-en legea-eta) ez aplikatzeko LABek abiatua duen Alarma Soziala egitasmoa da gure ideiaren abiapuntua.

Ikuspegi kolektibotik zein indibidualetik aktibatzen ahal da PIZTU ALARMA tresna, eta kasu bakoitzari larritasunaren araberako erantzuna emanen zaio. Alarma edozeinengatik pizten ahal da, LABeko afiliatua izan ala ez*; eta alarma piztu dutenak laguntzeko komunitatean ere edonork har dezake parte.

(*) Alarma pizten duenaren konfideltzialtasuna bermatuko da betiere.


Iruzkinak