Zergatik?

Azkenengo lan erreformek langileen artean ahultasuna zabaldu dute, lan baldintzak okertu dituzte, ezegonkortasuna, behin-behinekotasuna, ordukako kontratuak eta jardunaldi partzialak, azpikontratazioa nagusitzen ari dira... Zaparrada hori langileria osoa bustitzen ari bada ere, bazterretan dauden hainbat kolektibotan (etorkinak, emakumeak, ezgaitasuna dutenak, gazteak...) egoera gorriak sortzen ari da. Eta horien ondorioz, gero eta langile gehiagok botere abusuak pairatzen ditugu.

Botere abusuak milaka aurpegi ditu lan munduan: hitzarmen sektorialaren azpitik enpresako hitzarmenak sinatzera derrigortzetik, bakartasunean pairatzen diren hamaika erasotara (soldata eskasak eta kotizatu gabekoak, mehatxuak, derrigorrezko aparteko orduak askotan ordaindugabeak, tratu desegokiak, arrazoirik gabeko kaleratzeak, bazterketa, lan egiteko toki desegokiak, osasunari erasoak, jazarpen sexuala eta morala...). 
 
Langileok beste klase-kideei babeserako tresna berriak eskaintzeko unea iritsi da, eta tresna berri hori guztion artean osatu nahi dugu.

Iruzkinak