PIZTU ALARMA TRESNA AURKEZTUKO DIEGU LGTBI+ KOLEKTIBOEI

Hurrengo hiru hilabeteetan, Piztu Alarma tresnaren hiru aurkezpen sektorial eginen ditugu. LGTBI+ kolektiboei, gazteei eta migratzaileei aurkeztuko diegu. Lehenbiziko aurkezpena azaroaren 7an izanen da, asteazkenarekin, Iruñeko Harrotu LGTBI zentroan.

LGTBI+ pertsona izateagatik....
- zure lankideek baino lan abusu gehiago pairatzen dituzula esango zenuke?
- lanean diskriminatua edo erasotua izan zarela esango zenuke?
enpresan dagoen giroaren ondorioz, zure errealitatea izkutatzeko beharra sentitu duzu?

Lan munduan sexu/genero orientazio edota identitateagatik pairatzen diren arazo, diskriminazio eta erasoak identifikatu eta eztabaidatu nahi ditugu. Horretaz gain, arazo horiei aurre egiteko Piztu Alarmako tresna aurkeztu nahi dugu, bai eta haren gainean eztabaidatu ere. Ekimen honetan LGTBI+ pertsona guztien iritzia benetan garrantzitsua da. Etorri nahi duzu? Izen-ematerik gabeko parte hartzea librea da, animatu!!

Iruzkinak